Eskaera minimoak: Ekoizleek behar bezala lan egin ahal izateko, eskaera minimoak daude jarrita. Produktuan bertan egongo da ezarria zein den eskaera minimo hori. Ekoizlearen arabera, gainera, desberdina izan daiteke.
Erreserba epeak: Webgunean epe bat irekiko da erreserbak egiteko.
Erreserbaren ordainketa: Eskaera egiten den unean, eskariaren %30 ordaindu beharko da. Eskaria bertan behera geratzen bada, erreserba hau galdutzat emango du erosleak.
Atzerapenak egon daitezke eguraldi baldintzen arabera.
Bidalketak: Erregina birjinak eta estalitako erreginak bakarrik bidaltzen dira. Bidalketaren nondik norakoak jakiteko …bidalketa gastuak ez daude prezioan sartuta.
Ardurak: Erregina bat bidalketan hilko balitz, atera argazkia eta bidali lehenbailehen ekoizleari. Nukleoek edo paketeek ekoizlearen instalazioa uzten duten unetik eroslearen ardura da haien ongizatea. Bidaian behar besteko aireztapena edukiko dute.
