Legal oharra

Lege ohar honek arautzen du nola erabili Erle Beltz Hazleen Elkarteak Interneteko erabiltzaile guztien eskura jartzen duen Erreginak.eus webgunea.

1. Baldintzak onartzea

Erreginak.eus webgunera sartu eta hura erabiltzen duena erabilera baldintza hauei lotua dago. Webgune hau erabiltzean, osorik eta inolako erresalburik gabe onartzen ditu lege ohar honetan datozen baldintza guzti-guztiak. Ez badago ados baldintza horietakoren batekin, ez du webgunea erabili behar.

2. Identifikazioa eta jakinarazpena

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duen informazio-betebeharra betez, hona hemen datuak:

  • Titularra: Erle Beltz Hazleen Elkartea
  • Helbidea: Olaeta auzoa 6, Goizane eraikina, 20247 Zaldibia, GIPUZKOA
  • IKF: G75189597
  • Helbide elektronikoa: erbelerreginak@gmail.com

3. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetan datozen edukiak —hor sartzen dira, inolako mugarik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta horiek izan ditzaketen jabetza intelektualeko eskubideak, orobat marka guztiak, izen komertzialak eta beste zeinahi ikur bereizgarri— Erle Beltz Hazleen Elkartearen jabetzakoak dira edo haren legezko jabeenak, eta horien gaineko eskubideak guztiz erresalbatuak daude.

Debekatua dago edukiok erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea edo publikoki jakinaraztea Erle Beltz Hazleen Elkartearen baimen espresik gabe.

4. Erabiltzailearen erantzukizuna

Erabiltzaileak webgunearen eta bere edukien erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du, horrela baitakarte legeak, lege-ohar honek, gainerako oharrek, erabilera-erregelamenduek eta jakinaren gainean jarritako jarraibideek, bai eta oro har onartutako moral eta ohitura onek eta ordena publikoak ere.

5. Bermeen eta erantzukizunen esklusioa

Erle Beltz Hazleen Elkarteak ez du bere gain hartuko, sorburua edozein dela ere izan litekeen kalte edo galerarik, hala nola edukietan egon litekeen huts egiterik, webgunearen disponibilitate faltarik, eta birusen edo programa kaltegarrien edo eduki zaurgarrien transmisiorik, nahiz eta hori eragozteko behar diren neurri teknologiko guztiak hartuak izan.

6. Aldaketak

Erle Beltz Hazleen Elkarteak eskubidea izango du aurrez jakinarazi gabe webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko. Aldatu, ezabatu edo gehitu egin ditzake bertan ematen diren edukiak eta zerbitzuak baita webgunean aurkezten diren modua edo agertzen diren tokia ere.

7. Loturak

Erreginak.eus-en Interneteko beste gune batzuetako loturarik edo estekarik izanez gero, Erle Beltz Hazleen Elkarteak ez du gune eta eduki horien gaineko kontrolik izango. Erle Beltz Hazleen Elkarteak inola ere ez du bere gain hartuko webgune honetatik kanpoko loturetan ager litezkeen edukien gaineko erantzukizunik, eta ez du bermatuko delako Interneteko lotura edo gune horietan egon daitekeen informazioaren disponibilitate teknikorik, kalitaterik, fidagarritasunik, zehaztasunik, zabaltasunik, egiazkotasunik, baliozkotasunik eta konstituzionaltasunik.

8. Esklusiorako eskubidea

Erle Beltz Hazleen Elkarteak eskubidea izango du (aurretik jakinarazi gabe beharrik izan gabe ere) bere webguneko eta/edo zerbitzuetako sarbidea ukatu edo kentzeko (bai instantzia propioz eta bai hirugarren baten bidez) Erabilera Baldintza Orokor hauek urratzen dituzten erabiltzaileei.

9. Aplikagarri den legedia eta jurisdikzioa

Erle Beltz Hazleen Elkartearen eta erabiltzailearen arteko harremanean Espainiako araudia egongo da indarrean. Edozein gatazka Iruñeko epaitegi eta auzitegien esku geldituko da, aplikatu beharreko legeak besterik xedatzen ez badu.

Erosi asmo duzuna