Biharko
erlea
sortzen

Hemen ERBELeko Hobekuntza Programatik
eratorritako erreginak saltzen dira

Apicultor con abjeas

ERBEL Erle Beltz Hazleen Elkartea 2018an sortu zen Euskal Herriko zenbait erlezainen eskutik.

ERBEL eratzeko helburu nagusia izan da bertako erlearen Hobekuntza Programa sortzea eta aurrera eramatea (www.erbel.eus). Programa horren bitartez, ekoizpenak hobetu nahi dira, agresibitatea murriztu eta barroarekiko erresistentzia handitu.

urtean sortu zen erbel
0 .

Apis mellifera iberiensis da bertako erlea

Erle beltz iberiarra ere esaten zaio, eta arraza hau da guk erabiltzen duguna, bertako landaretzara eta klimara ezin hobeto egokitutako erlea. Aldi berean, erle honen dibertsitate genetiko handia dela eta, ezaugarri ezin hobeak dauzka aldaketa desberdinen aurrean erantzuteko eta egokitzeko. Tokian tokiko erle populazioak produktiboagoak dira beren ekosisteman daudenean. Bertako erlearen ezaugarriak hobetuz, erlezainen ekoizpenak, lehiakortasuna eta oro har erlezaintza esperientzia bera hobetu nahi dira, eta, horrekin batera, bertako erlearen iraupena ziurtatu, nola eta dibertsitatea gordez, erle-kolonien galera murriztuz eta kanpoko erle arrazak erabiltzeko desira gutxituz.

Zer egiten dugu ERBELen?

Erreginak ekoiztea eta erreginak haztea bi gauza dira. Erreginak ekoiztea hauek biderkatzea da, kopuruz ugaritzea, zernahi metodo erabilita; erreginak haztea, berriz, hautespen genetikoa egitea da Hazkuntza Programa baten barruan, non belaunaldi berriak aurrekoa hobetzen duen. Horretarako, populazioko erreginen artean ezaugarririk onenak dituzten erreginak bereizteko eta hautatzeko sistema bat behar da, ezaugarri horiek genetikoak direla eta heredagarriak direla ziurtatzeko prozedura bat behar da eta, azkenik, animaliarik onenak elkarrekin gurutzatzeko moduak behar dira.

Hauek dira HAZKUNTZA PROGRAMAren atalak

  • Errendimendu probak

    Erlearen mantsotasuna, abaraskan egoteko joera, erlekumea botatzeko joera, ezti ekoizpena, higienerako joera eta barroarekiko tolerantzia neurtzen ditugu.

  • Ebaluaketa genetikoa

    BLUP sistemaren bitartez, jasotako datuak prozesatzen dira, erregina bakoitzaren balio genetikoa zein den jakiteko. Gure kasuan, ebaluazio genetikoa Beebreed plataformaren bitartez egiten dugu (www.beebreed.eu).

  • Hautespena

    Balio genetikoak kontuan hartuta, hurrengo belaunaldiko erreginen amak eta horiekin ernalduko diren erlamandoak aukeratzen dira.

  • Estalketa

    Estalketa estazioak eta intseminazio instrumentala erabiltzen ditugu ERBELen estalketa kontrolatzeko metodo bezala.

  • Hobekuntza genetikoaren zabalkundea

    Erlezainen komunitateari stock hobetu bat eskaintzen diogu erregina birjinen bidez nahiz erregina ernalduen bidez.

Hasiera

ERBELen lankidetzak

Azken urteetan zenbait ikerketatan parte hartu dugu eta ikerketa eta proiektu horiei esker, ongi ezagutzen ditugu erreginen eta erlamandoen estalketa ohiturak, estalketa estazio bateko aitatasunen nondik norakoak eta hazkuntza programaren pauso guztiak.

Lan horiek egiteko bidelagunak ditugu UPV/EHUko Genetika Saileko Applied Genomics and Bioinformatics taldea, DNAren ikerketan eta datuen sekuentziazioan espezializatua, eta NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, animalien kontserbazio eta hobekuntza genetikoko programak garatzen dituena. Euskal Herriko hainbat erlezain elkarterekin eta nazioarteko zenbait unibertsitate eta erle instituturekin ere harreman estua dugu.

Egindako ibilbideari esker, ERBEL aitzindaria izan da Iberiar penintsula osoan erle beltz iberiarraren Hazkuntza Programa bat abiarazten, hautespen eta genetika jardunaldiak antolatzen, hobekuntza genetikoa egiten, estalketak kontrolatzen, erreginen pedigria jasotzen, analisi genomikoak egiten, aitatasunen zehaztapenak kalkulatzen eta horrelako lanketak gauzatzen. Aitzindaritza horrek aholkulari eta bide urratzaile izatera eraman du ERBEL beste hainbat elkarterentzat.

Erbel Erreginak logoa
Logo Neiker

Hamar urteko lanaren ondotik, lehen fruituak jasotzen hasiak gara, ERBEL erregina hobetuak horren lekuko.

Gure erreginak zenbait ziurtagiri eta dokumenturekin batera banatzen dira

ZIURTAGIRIA/DOKUMENTUA
NORK EMATEN DU?
ZER ZIURTATZEN DU?
Arrazaren purutasuna bermatzen duen ziurtagiria.
Eurofins laborategiak.
Apis mellifera iberiensis arrazakoa dela ziurtatzen du.
Hazkuntza ziurtagiria, errendimendu probatuko erreginek lortzen dutena.
Beebreed plataformak.
Hobekuntza genetikoaren berri ematen du.
Erreginaren pedigria.
ERBELek, ekoizleek eta Beebreedek.
Erreginaren jatorriaren berri ematen du.
Estalketa ziurtagiria.
Ataungo estalketa estazioak (ERBEL)
Estazioan estalitako erreginak zein erlamandok estali dituen ziurtatzen du.
Triptiko informatiboa.
ERBELek.
Hazkuntza programaren berri ematen du.
Erregina erabiltzeko eskuorria.
ERBELek.
Nukleoak nola prestatu eta erreginak nola sartu erakusten du.

Bai al dakizu zenbat lan dagoen ERBELen erregina bakoitzaren atzean?

EKINTZA
ARDURADUNA
Erreginak ekoiztea, ernaltzea eta banatzea.
Erregina ekoizle baimendua.
Erreginak testatzea, 18 hilabetez eta datuak ematea.
Bazkidea.
Datuak Beebreed plataforman sartzea.
Koordinatzailea.
Balio genetikoak estimatzea eta eskuratzea.
Beebreed plataforma.
Erreginen hautespen genetikoa egitea, egokienak aukeratuz.
Hazkuntza batzordea.
Erabilitako ama guztien zaintza egitea prozesu osoan.
Erregina ekoizle baimendua.
Erabilitako erregina amak iberiar arrazakoak direla ziurtatzea analisi genetikoen bitartez.
Eurofins laborategiak.
Estalketaren kontrola egitea estalketa estazioan.
Estazioaren arduraduna.

Laguntza behar duzu erregina egokia aukeratzeko?

Menuko KATALOGOA atalean aurten merkaturatuko diren erreginen amak eta haien ezaugarriak dauzkazu ikusgai. Bertan, erreginari dagokion identifikazio kodea ikusiko duzu. Azkeneko 4 digituek erreginaren jaiotze urtea adierazten dute, eta kode guztia erregina bakar bati dagokio.

Ondoren, erregina hori nork ekoitzi duen eta nork testatu duen agertzen da.

Hurrengo taulan, erreginaren ezti errendimenduaren eta ezaugarrien balio genetikoak agertzen dira.

Bukatzeko, erreginaren eta haren estaltzailearen pedigria ikus dezakezu.

Erreginaren ezaugarririk nabarmenenak ere idatzita daude, laburpen moduan.

Erregina aukeratzeko orduan, begiratu balio genetikoei, eta aukeratu zure etxaldean indartu nahi duzun edo gehien gustatzen zaizun ezaugarriaren arabera. Ezaugarri orekatuak izatea da egokiena.

 

 

Erosi asmo duzuna